Kalitate politika

Behargintza Basauri-Etxebarriko Zuzendaritzak Kalitatea faktore estrategikotzat hartzen du bere jarduerarako eta Kalitate Politika eta helburu egoki batzuk ezartzen ditu.

Hori dela eta, beren beregi adierazten du helburu nagusitzat bezeroaren asebetetzea eta etengabeko hobekuntza dituen Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren betekizunak betetzeko konpromisoa.

Gauzak horrela:

  • Konpromiso tinkoa dago aplika daitezkeen legezko betekizunekin eta gure bezeroek eskatutako betekizunekin bat egiteko.
  • Gure lana egiteko, ez dugu soilik kontroletan oinarritu behar, beharrezko plangintza, egikaritza, jarraipena eta neurketa lanak ere egin behar ditugu.
  • Beharrezko hobekuntza ekintzak sustatzen dira gure asmo eta helburuak lortzeko eta Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko. Akatsak ikasteko erabil behar dira, eta hori sorrarazi duten iturri edo kausak desagerrarazteko.
  • Ezarritako Kalitatearen Kudeaketa Sistemak ondo funtzionatzeko, maila guztietan lankidetza eta parte-hartzea beharrezkoa da eta, horretarako, informazioa, komunikazioa eta prestakuntza nahitaezkoak dira.
  • Planifikazioa egiten da, kontrolak ezartzen dira eta etengabeko jarraipena egiten zaio jarduerari.
  • Gutxienez urtean behin egiaztatzen da Kalitatearen Kudeaketa Sistema, bai eta Politika hau ere, gure beharrizanetarako eragingarria eta egokia den.

 

Kalitate Politika hau erakundeko langile guztiei jakinarazi eta hauek ulertzen dutela egiaztatzen da.