1. Sarrera

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeko 2. artikuluak dio lehen tituluko xedapenak merkataritza-sozietateei aplikatuko zaizkiela herri-administrazioek edo beste erakunde publiko batzuek kapital sozialean duten partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, 100eko 50 baino handiagoa bada.

BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SM enpresa Basauriko eta Etxebarriko Udalek osatzen dute, eta kapital sozialaren 100eko 100 dute. Ondorioz, BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMri (aurrerantzean BHG) aipatu Legea aplikatu behar zaio.